Guraso, ikasle, irakasle eta gure web-gune berrira hurbiltzen den edonori:
Ongi etorri AbadiƱoko Institutuko web-gune berrira. Bertan, gure ikastetxeari
buruzko informazioa topa dezakezu eta ez baduzu topetan, hurbildu zaitez eta
zalantza guztiak argituko dizkizuegu (ahal bada)
Oraindik ez dago guztiz eginda baina, apurka-apurka joango gara betetzen.
Eskertu nahi dugu, hasiera batean, euren seme-alaben formakuntza gure esku
utzi duten konfiantza. Argi dago gazteen prestakuntza guraso eta ikastetxearen
artean egin behar dela, beste taldeak ere ahaztu barik (Udala, aisialdi taldeak,
...) Horregatik guztion arteko lana ezinbestekoa da helburuak lortzeko.
Eta helburuak aipatuta, ezin dugu ahaztu ikastetxe hau komunitate osokoa dela
eta guztion partaidetza beharrezkoa dela oraindik gaztea den institutu hau
ganoraz eraikitzeko. Prestakuntza da, askorentzat, etorkizuna: norberarena
eta Gizarte osokoa ere. Kontutan har.
Adeitasunez AbadiƱoko Institutuko Irakasle Taldea
|