|
Hezkuntza Sailak kaleratu zuen, 1995. urtean, eskola maparen proposamena;
bide batez eskualdeko Eskola Kontseilua eratu zen aipatutako proposamena eztabaidatzeko.
Proposamen horretan, DBH institutu bat ez zen Abadiñon agertzen ,
Abadiñoko ikasleek Durangoko Institutura joan behar zuten.
Garai haietan Matiena eta Zelaietako eskoletan zeuden zuzendariek, Abadiñorako
institutu bat eskatzeko proiektua egiteari ekin zioten. Proiektua bukatu ondoren,
Guraso Elkarte, Udala eta herriko biztanleen atxikimendua eskatu zen. Txosten
osoa Durangaldeko Eskola Kontseiluan aurkeztu eta onartu zen. Hemendik Hezkuntza
Sailera bidali zen eskaera eta, honek ere, onartu egin zuen proposamena.
Aurkeztutako txostenean, institutua eskatzeko arrazoi nagusia zen HURBILTASUNA:
- Gurasoek institutuko bizitzan parte hartzeko hurbiltasuna behar dute: Guraso
Elkartean aritzeko, bileretara etorteko, ...
- Bestalde, Lehen Hezkuntza eta Institutuaren arteko koordinazioa bermatzeko
ere hurbiltasuna egon behar da.
- Ikaslearen heziketa eta herriko bizitzaren arteko zelanbaiteko lotura egon
behar da eta horretarako Institutua herrian bertan egon behar da.
Beraz, gure nortasunaren oinarrizko ezaugarria bat HURBILTASUNA da.
Denborarekin gure nortasunaren beste oinarri batzuk azaltzen jarraituko dugu.
|
|